Aritzbatalde, Zarauzko udal kiroldegia da. Araba kalea 18-n dago kokatua. Hainbat ikastaro eskeintzen ditu, baita ginasio zabal bat, hiru igerileku, sauna, frontoia eta, eskubaloiko eta futbol salako kantxa bat ere. Honako hau da kiroldegiaren ordutegia:
- Astean zehar 6:15etik 21:30etara.
- Larunbatetan 8:00etatik 13:00ra/ 16:00etatik 20:30tara.
- Igandeetan eta jai egunetan 9:00etatik 13:00ra.
- San Pelaio bezperan 6:15etatik 14:30etara.
- Irailak 10ean 15:00etatik 21:30etara.
Hala ere, hainbat jaiegunetan itxita dago kiroldegia, adibidez, uztaileko eta abuztuko igande guztiak, urtarrilak 1 eta 6, apirilak 17,18 eta 21... Ordutegiari buruzko informazio gehiago jakin ahal izateko, sartu http://www.zarautz.org/zarauzkoudala/dm/udal-kiroldegia.asp?nombre=11899 webgunean, eta klikatu 2014.urteko egutegia izeneko pdf-ean.
2014.urteko tarifak honako hauek dira hilero:
- Familiarena 34,25€
- Guraso bat + seme- alaba bat 26,35€
- Guraso bat + bi seme-alaba edo gehiago 29 €
-18 urteko pertsona bat 21,1 €
-18 urte azpiko gazte bat 10,55 €
- 3 urte arteko haurrak doan
- 65 urtetik gorako pertsona bat 10,55€
Zarautzen erroldatutako pertsonek deskontuak dituzte, baina baldintza batzuk bete behar dituzte. Informazio gehiago jakin nahi baduzue, sartu http://www.zarautz.org/zarauzkoudala/dm/udal-kiroldegia.asp?nombre=11899 webgunean, eta klikatu tarifak 2014 pdf-an.
Kiroldegiak eskaintzen dituen ikastaro batzuk, honako hauek dira:
- Igerilekuko ikastaroak mailaren eta adinaren arabera.
- Pilates ikastaroak
- Aerobik ikastaroak
- Fit yoga ikastaroak
- Spinning ikastaroak
- Zunba ikastaroak
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 005 123 -ra edo idatzi e-mail bat kiroldegia@zarautz.org -ra.




No hay comentarios:
Publicar un comentario